Vendetta > Fuimos, Somos y Seremos Ekainak 24
Lyrics
Ekainak 24, gabon. Herrian zer berri?
Neurea malkoz busti ta zeuena egin
Idatzi soilez eztut min hau inola hanpatzerik
Orbela daraman bezala, haizeak narama ni
Haizeak eman ditu, milaka abesti
Haizeak eman ditu, nahi nuke nik jakin
Idatzi soilez eztut min hau inola hanpatzerik
Orbela daraman bezala, haizeak narama ni
San juan suak senti nahirik
Bero haren falta dut nik
San juan suak senti nahirik
Urrun zaituztedanetik
Eskutitzetan zuek orain berdin sentitzea
Ondo dakizu ama eztela hain erreza
Ametsak zirriborro baten idaztea zer da
Gero garbira pasatzeko astirik ez bada?
Haizeak eman ditu, milaka abesti
Haizeak eman ditu, nahi nuke nik jakin
Ametsak zirriborro baten idaztea zer da
Gero garbira pasatzeko astirik ez bada?
San juan suak senti nahirik
Bero haren falta dut nik
San juan suak senti nahirik
Urrun zaituztedanetik
Negarraren negarrez eztut muxu ematerik
Ta enuke inolaz orain hau esan beharrik
Bide luzea dugun arren, goazen elkarrekin
Izarrak gurekin baitaude, ametsen zaindari
Beldurrik ez den bihotzetan
Aitaren malkoetan
Memoria gazte garaietan
Lagun minen besarkadetan
Udako gau luzetan
Urrun sentitzen dudan herriko kaleetan
San juan suak senti nahirik
Bero haren falta dut nik
San juan suak senti nahirik
Urrun zaituztedanetik